Algarbe eskualdea deskubritzen

Algarbea Portugalgo hegoaldean aurkitzen den eskualdea da. Bailara hau oso erakargarria suertatzen da askorentzat. Are gehiago, eskualde hau bisitatuena da eta gero eta turista gehiago jasotzen ditu urtero. Algarbea aukera ezin hobea da oporretan joateko edota egun batzuk igarotzeko bai familiarekin, lagunekin edota bikotekidearekin. Gainera nahiko ekonomikoa da eta kotxez joan daiteke.

Eskualde honek klima ona dauka urte osoan zehar. Horregatik leku paregabea da bai  udan joateko eta bere hondartzez gozatzeko bai neguan joateko ere, atseden hartzeko edota aktibitate ezberdinak burutzeko.

Algarbea bere paisai natural eta hondartza ederrengatik nabarmentzen da. Aldaera askotako hondartzak aurkitzen ditugu: jendez gainezka dauden hondartza tradizionalak, urre- kolorea duten arezko hondartzak, basamortu-hondartzak, kirola praktikatzeko hondartzak hala nola surfa edota hondartza lasaiak itsaslabar harritsuen gainean atseden hartzeko aproposak.

Algarbe eskualdea hamasei udalerrik osatzen ditu: Albufeira, Alcoutim, Aljezur, Castro Marim, Faro, Lagoa, Lagos, Loulé, Monchique, Olhão, Portimão, São Brás de Alportel, Silves, Tavira, Vila do Bispo eta Vila Real de Santo António.

Algarbera joaten bazara badaude ezinbestekoak suertatzen diren leku batzuk. Hona hemen:

TriptoAlgarve_01

Lehenik eta behin Sagres. Portugaleko hego-mendebaldean kokatzen den toki hau xarmaz beterik dago. Algarveko beste lekuekin aldenduz gero, bere paisaia ez da hain ikusgarria. Ez da Algarveko tokirik bisitatuena eta agian erakargarriena ezta. Hala ere, behin bere kostaldera hurbiltzen zarenean ulertzen duzu zergatik hainbat eta hainbat jendek aukeratzen duten.  Bere hondartzek benetan leku paregabea bihurtzen dute, hala nola,  Beliche, el tonel eta Telheiro.  Algarve eskualdearen barruan lasaitasuna bilatzen bazaude  Sagres ezin hobea da.

Beliche
Beliche
Praia tonel
“El tonel”

 

Telheiro_1
Telheiro

Sagres inguru lasaia izan arren, badauka bere “martxa” ere. Nik honako gauek gomendatzen dizkizuet:

  • Agua Salgada

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Taberna honek giro atsegina eta surferoa dauka, aproposa lagunekin  zerbait hartzera joateko. Hamburgesak eta pizzak jan ere egin daitezke. Gainera, irabiakiak eta creep-eak egiten dituzte. Oso eskuzabalak dira kantitateekin eta ez da garestia. Nik banana irabiakia gomendatzen dizuet. Ze goxoa dagoen! Musika hona jartzen dute eta zerbitzariak oso atseginak dira. Erabat gomendatzen dut!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Giro eta musika ona dauka. Kopak eta koktelak oso ondo egiten dituzte. Barruen erre dezakezu.

  • Mitic

Gazte giroa eta atsegina.

mitic.jpg

San Bizente lurmuturra Iberiar penintsularen hego-mendebaldeko izkinan dagoen lurmuturra da, Vila do Bispo udalerrian (Algarbe). Ezinbestekoa da bertatik ilunabarra ikustea. Bere itsasargiak oraindik ere jarraitzen ditu agurtzen Europa uzten dituzten ontziak Atlantikora zeharkatzeko.

cabo-san-vicente

Cabo-de-San-Vicente-Sagres.-Portugal

Albufeira Algarveko eskualdean aurkitzen dugun hirietako bat da. Honek erdigune xelebre bat dauka eta gau giro animatu batez gozatzen du. Hondartza nagusienak  “Praia dos Pescadores” eta  “Praia da Oura” osatzen dute. Kasko zaharrean aurkitzen diren kale estuek xarmaz beterik daude eta bisitatzea gomendatzet dizuet.

 

ERREFERENTZIAK

http://www.visitportugal.com. (n.d.). Retrieved January 17, 2016, from https://www.visitportugal.com/es/destinos/algarve

Naturaleza y Viajes: El Algarve, Portugal. (n.d.). Retrieved January 17, 2016, from http://www.naturalezayviajes.com/2011/10/algarve-portugal.html

El blog de menycia. (n.d.). Retrieved January 17, 2016, from http://menycia.blogspot.com.es/2011/05/sagres-donde-acaba-portugal.html

Qué ver en Albufeira | Turismo y playas. (n.d.). Retrieved January 17, 2016, from http://www.voyalalgarve.com/albufeira/

Portugal: 5 razones por las que Sagres y el Cabo San Vicente me parecen imprescindibles. (2012, October 10). Retrieved January 18, 2016, from http://dokodemodoorblog.com/2012/10/10/portugal-5-razones-por-las-que-sagres-y-el-cabo-san-vicente-me-parecen-imprescindibles/

 

 

 

 

 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s