New York, hiri nekaezin eta amaigabea

New york-eko hiria amaigabea da, inoiz lo egiten ez duen hiria. Askotan esaten da pertsonalitate ezberdinetako hiria dela. Beraz, badakizu! Zure pertsonalitate mota eta bizitza estiloarekin bat datorren auzoa bilatu!  New York-en orain moda dena gero ez da…. Berdin dio jadanik joan bazara , beti dago zerbait berria ezagutzeko!  Lekukoentzat ere!

Horregatik, lehenengo geure burua mapan kokatzea ezinbestekoa da . New york-eko hiria bost barrutik (horrela itzultzen da) edo “boroughts” osatzen ditu: Bronx, Brooklyn, Mahanttan, Queens eta Staten island.

nueva york           barrios-manhattan

Kasu honetan Mahanttan uhartean kontzentratuko naiz konkretuki Lower East Side auzoan. Izan ere, jende gehiena ez da konturatzen auzo txikienak direla hiriari oparotasun eta aniztasun handiena eskaintzen dietenak eta New York-eko hiria famatua egiten dutena. Newyorktar esperientzia bizi nahi baduzu Lower East Side leku ezin hobea da.

Lower East Side Chinatown eta Little Italitik East ibaia arte hedatzen da. Langile auzo bat izan zen urte askotan zehar eta auzo arriskutsuaren ospea izan zuen. Etorkin asko bizi izan ziren, honela, judutar eta ekialdeko Europar asko jaso zituen. Orain asia komunitateko gero eta etorkin gehiago jasotzen ditu. Horrela bada, jende mota asko eta kultura desberdinak, hala nola, judutarrak, italiarrak, irlandarrak, poloniarrak  eta ukraniarrak jaso ditu. Denboraldi batez “Little Germany” bezela ezagutua izan zen. Bere kale garrantzitsuenak Bowery Street eta Orchad Street dira.

Auzo hau artistez eta “speakeasy” esaten zaien tabernez beterik dago. Jatorriz, Speakeasy legez kanpo edari alkoholikoak saltzen zituen establezimendu edota saltokiei deritzo lege lehorraren deboraldian.  Lege lehorra, alkoholaren fabrikazioa, egitea, inportazioa, esportazioa eta salerosketa debekatzen zuen lege polemikoa izan zen.  Gaur egun speakeasy taberna esklusiboei deritze eta gutxi batzuek dute sarrera. Normalean ezkutatuta  daude edota beste taberna baten barruan aurkitzen dira. Esan dudan moduan Lower East Side speakeasys josita dago, hala nola, Nitecap, Back Room eta 2nd floor on Clinton.

nitecap

2nd floor on clinton

Lower East Side galtzeko auzone ezin hobea da. Hala ere gomendi batzuk emango dizkizuet

Non jan?

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

  • Tiny´s Giant: 129 Rivington St, New York

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

  • Pizzeria Rosario: 173 Orchard St, New York

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Nora joan erosketetan?

Kale hoberenak Rinvintong eta Orchad dira.

 

Museoak eta kultura

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

  • Eldridge Street-en aurkitzen den Museoa
  • Sunshine Cinema

sunchien.jpg

Beno, hau tartaren zati txiki bat baino ez da. New York xarmaz beterik dagoen hiria da. Horrela, New York berri batekin topo egin dezakezu joaten zaren bakoitzean! Ez dago aitzakirik berriro ez bueltatzeko ezta arrazoirik ez joateko. Badakizu zein den zure hurrengo helmuga!

Azkenengo gomendio moduan honako liburua hau aholkatzen dizuet. Must bat da eta. Bestelako New York bat ezagutu nahi dutenentzat. Bertakoek ere erabiltzen omen dute! Hortaz, pentsa!

images

 

 

ERREFERENTZIAK

Lower East Side. (n.d.). Retrieved January 17, 2016, from http://www.nuevayork.net/lower-east-side

El Lower East Side de Manhattan, Nueva York. Información sobre el barrio del Lower East Side de Nueva York. | Nueva York. (n.d.). Retrieved January 17, 2016, from http://www.nuevayork.es/practico/barrios/lower-east-side/

Vivir como alguien del Lower East Side. (n.d.). Retrieved January 17, 2016, from http://www.nyhabitat.com/sp/blog/2014/07/29/vive-como-lugareno-lower-east-side-manhattan/

Speakeasy. (n.d.). Retrieved January 17, 2016, from https://es.wikipedia.org/wiki/Speakeasy

The NYC Secret Bar Primer. (2014, April 23). Retrieved January 18, 2016, from https://www.thrillist.com/drink/new-york/secret-nyc-bar-speakeasy-hidden

Nueva York. 1001 Ideas para conocer la ciudad (General) Tapa blanda – 5 jun 2012. (n.d.). Retrieved January 17, 2016, from http://www.amazon.es/Nueva-York-conocer-ciudad-General/dp/8497858824

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s